euskadiko filosofia olinpiada

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da.

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da.

2021/2022

Transhumanismoa:

Gizateriaren hobekuntza

ala amaiera?

 

 

Txanpona airean da.

2021/2022

Transhumanismoa:
Gizateriaren hobekuntza ala amaiera?

 

 

Txanpona airean da.

Zorroztu
adimen hori.

 

Transhumanismoa: gizateriaren hobekuntza ala amaiera?

  • Espezie gisa, gure hobekuntza edo amaieraren erantzule al gara?
  • Zerk bereizten du gizakia makinatik?
  • Mugarik ote du giza-hobekuntzak?
  • Betebehar morala al da giza espeziearen gaitasunak hobetzea?
  • Isilpean gorde egin behar dira hainbat esperimentu zientifikorik?
  • Humanizatu ala deshumanizatu egiten gaitu teknologiak?
  • Zein da teknologiaren helburua gaur egungo munduan? Eta mundu transgizatiar batean?
  • Zein ideal politiko litzateke ona mundu transgizatiar batentzat?
  • Gizakiaz haraindikoa aukera al da mundu gizatiarrago baterako?
  • Muga biologikoak: zuzendu beharreko akatsa ala gure gizateriarentzat beharrezkoa den baldintza?
  • Zer bihurtu nahi dugu? Zer nahi dugu eta zer desiratu behar dugu espezie gisa?

Data garrantzitsuak:

➔ Otsailak 14: izen-ematearen epemuga
➔ Martxoak 4: lanak entregatzeko eguna (online. Dilema morala eta iruzkina 8:00etan publikatuko ditugu, eta 20:00ak arte izango dute ikasleek haien lana bidaltzeko aukera)
➔ Apirilak 1: sari banaketa Donostian, aurrez aurre (EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Areto Nagusian)
 
Adi, irakasle! Zuzenketekin laguntzeko prest bazaude, izena eman hemen! Halaber, baliabide interesgarririk partekatu nahi baduzu, ongietorria izango da.
  • Informazio gehiago hemen.

    ***

    Olinpiada DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasle guztiei eskeinita dago, eta lau modalitate ezberdin ditu: iruzkina, dilema morala, bideogintza eta argazkilaritza.

    Olinpiaden helburu nagusia filosofia ikasleen errealitatera gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea, aldi berean kurrikulumeko edukiekin lotura duten gaiak landuz. Modu berean, Olinpiadek irakasleen arteko harremanak estutzen dituzte eta unibertsitatearekiko komunikazioa indartzen dute. Olinpiaden ondorioz euskal gizartean, hausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzen dira.

    EAEko Olinpiada 2018an sortu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Agora Elkartea eta REF-aren laguntzarekin. 

    Horrez gain, Euskadiko Filosofian Litzentziatu eta Doktoreen Elkargo Ofiziala, Elkar, ANTI, Joker, Zinco Freak Center eta Louis Michel liburudendek ere parte hartzen dute.

2021