nor gara?
Agora Filosofia Elkartea 2015en sortu zen, gobernuak hezkuntza planetatik Filosofiako orduak murrizteko joerari aurre egiteko asmoz.
Agora Filosofia Elkartea 2015en sortu zen, gobernuak hezkuntza planetatik Filosofiako orduak murrizteko joerari aurre egiteko asmoz.
Sokratesen estatua, Atenasen.
Sokratesen estatua, Atenasen.
Werten legearen arabera, adibidez, Filosofiaren Historia batxilergoko ikasleentzat derrigorrezko ikasgaia izatetik hautazkoa izatera pasatu zen, eta modalitate batzuetan bakarrik. Horren aplikazioa Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri 2020, hezurretan utzi zuen ikasgaia. Zoritxarrez joera nahiko orokorra da: Brasilgo presidenteak ere, Bolsonarok, Filosofia ikasketak ezabatzeko plana martxan jarri du. Ez omen dituzte berehalako etekinak ematen.
Baina Filosofiak badu zeregin askatzaile eta demokratikoa dogma eta autoritarismoen aurrean, Unescok 1995ean Parisko adierazpenean aitortu bezala. Bizimodu filosofikoa eta filosofiaren balio politikoa azpimarratzen da adierazpen horretan.
Sintonia berean 2007ko adierazpena dugu, Brasilen mundu mailako elkarte filosofiko anitzek sinatutakoa. Edo, baita ere, REFeko lehendakariak 2017an Kongresuan emandako argudioak.
Beraz, zertan baztertu?
why?
Zertarako filosofia
gaur egungo munduan?
Filosofia hezkuntzan sustatzeak baliogarria dirudi: nerabezaroan, adibidez, dogmak bereziki zalantzan jartzen dira, ordura arte guraso, hezitzaile, aditu edo komunikabideengandik jasotako erantzunak alboratuz eta galdera berriak sustatuz. Gaztaroan norbere bizitzaren norabidea bilatzeari ekiten zaio, eta adin horretan bereziki lagungarria da pentsamendurako tartea zabaltzea: geldiuneak egiteko, galdetzeko, hausnartzeko, asmatzeko tartea. Galderez jositako momentu existentzial horretan, zorionez, ez daude bakarrik, beste garai batzuetan galdera unibertsalen aurrean emandako erantzunak irakurtzeko eta partekatzeko aukera baitute: zer da maitasuna? Zer da justizia? Zer da errealitatea? Zer edertasuna?
Hausnarketarako espazioa eta denbora behar da. Denbora ematea, aldiz, badirudi ezinezkoa dela abiadura, bat-batekotasuna eta kontsumoaren jendartean. Gelditzeko ezintasuna, presaka ibiltzea… gure ohiko diskurtsoaren parte dira: urrezkoa da denbora. Horrela goaz gelditu gabe, korrika, denbora ez galtzeko ilusioarekin. Filosofiak bestelako abiadura behar du, autopista eta bide zuzenik gabekoa. Bertan zalantza egiten, atzera eta alboetara joaten, galtzen, kontraesanetan erortzen eta itxaroten ikasten da. Urgentziazko soluzioak eta urgentziazko hezkuntza planak ez datoz horrekin bat.
Filosofia Bai! Ez ala?
Helburu
batzuk.
Agora Filosofia Elkartearen desira Filosofiaren hezkuntza sendotzea, hobetzea eta zabaltzea da. Horretarako Filosofia irakasleen lana hezkuntzan zein ikerkuntzan defendatu nahi dugu eta antzeko helburuak dituzten instituzio, elkarte eta jendearekin lan egin.
Horrez gain, Filosofia kalean jaio zen, elkarrekin eztabaidatuz, galderak partekatuz, plaza publikoan jendearen arteko elkarrizketak eraginda. Modu irekian pentsatzea eta galdetzea polisa bizitzeko eta ulertzeko era bat da. Esparru publikoetan egoteko desirak ere mugitzen gaitu, eta Filosofiarekin eta pentsamendu kritikoarekin zerikusirik duten jarduerak sustatu nahi ditugu, ikasgeletatik kanpo ere.
Horren adibidea 2016an Filosofiaren defentsan antolatutako elkarrizketak izan ziren, jakintza arloen arteko elkarrizketa bultzatuz: fisika, matematika, poesia, ekonomia… Isolamendu akademikotik askatu eta galderak partekatzea izan genuen helburu.
Galderen
balioa.
Galderak partekatzea eta bizirik mantentzea politikoki oso erabilgarria da. Espero dezagun bestelako heziketa planak egotea etorkizun hurbilean!
Primo Levik ‘Hau gizon bat bada’ liburu biografikoan, Auschwitzen bizi izandako esperientzia dramatikoaren inguruan idazten du. Neka-neka eginda kontzentrazio esparrura gosez eta egarriz ailegatutakoan, izotzezko burruntzi bat hartu zuen, egarria kentzeko. Orduan, soldadu nazi batek, eskutik bortizki kendu eta lurrera bota zion, inprobisatutako izozkia txikituz. “Zergatik?” galdetu zuen P. Levik harrituta; “hemen ez dago zergatia galdetzerik, zergatiak ez dira existitzen”, erantzun zion soldaduak. Ez dago galderak ukatzea baino erantzun politiko krudelagorik.
Horregatik, “nortzuk gara?” galdera gisa ere bizirik mantendu nahiko genuke. Ez gara komunitate itxi bat, komunitate inmunitarioa. Identitatea bera zabalik dago hutsunea eta galdera filosofikoak partekatzeko prest dagoen edonorentzat. Marina Garcés pentsalariak bizitza musikarik gabe pentsaezina litekeela dio, eta paralelismo bera erabiltzen du filosofiarekin: zer izango zen giza bizitza galderarik gabe?
Ongi etorri!
Welcome, my friend.
Welcome, my friend.