emakumeak filosofian

Non daude emakume* filosofoak gure eskoletan? Non daude testu liburuetan? Zein espazio ematen zaie Curriculumean? Zertaz hausnartu dute mundu luze-zabaleko emakumeek*?

non daude emakume* filosofoak gure eskoletan? Non daude testu liburuetan? Zein espazio ematen zaie Curriculumean? Zertaz hausnartu dute mundu luze-zabaleko emakumeek*? .

Gogotik gogoetan.

Gogotik gogoetan.

Pertsona batek egin dezakeen gauzarik iraultzaileena gertatzen ari dena beti ozen esatea da.

— rosa luxemburgo

 

Jakin eta Agora Elkarteek elkarlanean ekoitzi dugun materiala argia ikusi du: Filosofiatik ezabatutako emakumeak MONOGRAFIKOA. Jakineko ale berezi honetan, Filosofia irakasleentzat zein gaian interesa duen edonorentzat ezinbestekoa den materiala aurkituko duzue, euskaraz. Gainera, Filosofia irakasleentzako, Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruan ikasleekin USE froga prestatzeko materialak aurkituko dituzue, beste zenbait material erabilgarriekin batera.

Platon, Aristoteles, Sokrates, Kant, Nietzsche, Marx… Ikasleei galdetzen diegunean filosoforik ezagutzen ote duten, kostata batzuetan, baina ohikoa da izen horietako bat lortzea. Horien izenak eta izanak, are ezagunago egiten zaizkie ikasturteak aurrera joan ahala. Baina non daude emakume* filosofoak gure eskoletan? Non daude testu liburuetan? Zein espazio ematen zaie Curriculumean? Zertaz hausnartu dute mundu luze-zabaleko emakumeek*? Asko gara gai honi arduraz begiratzen diogun irakaslek. Horregatik, Agora Elkartetik, espazio digital bat eman nahi izan diogu iraultza txiki honi.

Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan lan egiten dugun zenbait irakasle biltzen hasi gara gabezi estruktural honi erantzuna emateko. Alde batetik, ikasleekin martxan jarri ahal diren berahalako proiektu saretuak sortzeko. Bestetik, arazo honi, dagokion estamentu guztietatik erantzuna emango zaiola bermatzeko.

Gaian ardura eta motibazioa baldin baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan Agorako e-posta helbidearen bitartez: filosofiaelkartea@gmail.com

Horrez gain, espaziotxo honetan, ikasleek zein irakasleok sortutako zenbait material partekatuko ditugu, guztion eskura jarriz. Partekatzeko gogoak badituzu, ongi etorria zara!

Jakin eta Agora Elkarteek elkarlanean ekoitzi dugun materiala argia ikustera doa: Filosofiatik ezabatutako emakumeak MONOGRAFIKOA. Jakineko ale berezi honetan, Filosofia irakasleentzat zein gaian interesa duen edonorentzat ezinbestekoa den materiala aurkituko duzue, euskaraz. Gainera, Filosofia irakasleentzako, Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruan ikasleekin USE froga prestatzeko materialak aurkituko dituzue, beste zenbait material erabilgarriekin batera.

Aurkezpenak irekiak dira eta ahalik eta irakasle eta interesatu gehien bildu nahiko genituzke, beraz anima zaitez, Euskal Herriko hiriburu gehienetan izango baituzu aukera. Mesedez, lagundu honen inguruko mezua zabaltzen!

 

Bilbo: otsailak 22, asteartea, 18:00 (Bira)

Iruñea: eguna eta ordua zehazteke (Laba)

Baiona: martxoak 3, osteguna, 18:00 (Kalostrape)

Donostia: martxoak 10, 18:30 (Kaxilda)

Gasteiz: martxoak 16, asteazkena, 19:00 (Hala Bedi)

Horien izenak eta izanak, are ezagunago egiten zaizkie ikasturteak aurrera joan ahala. Baina non daude emakume* filosofoak gure eskoletan? Non daude testu liburuetan? Zein espazio ematen zaie Curriculumean? Zertaz hausnartu dute mundu luze-zabaleko emakumeek*? Asko gara gai honi arduraz begiratzen diogun irakaslek. Horregatik, Agora Elkartetik, espazio digital bat eman nahi izan diogu iraultza txiki honi.

Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan lan egiten dugun zenbait irakasle biltzen hasi gara gabezi estruktural honi erantzuna emateko. Alde batetik, ikasleekin martxan jarri ahal diren berahalako proiektu saretuak sortzeko. Bestetik, arazo honi, dagokion estamentu guztietatik erantzuna emango zaiola bermatzeko.

Gaian ardura eta motibazioa baldin baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan Agorako e-posta helbidearen bitartez: filosofiaelkartea@gmail.com

Horrez gain, espaziotxo honetan, ikasleek zein irakasleok sortutako zenbait material partekatuko ditugu, guztion eskura jarriz. Partekatzeko gogoak badituzu, ongi etorria zara!

Pertsona batek egin dezakeen gauzarik iraultzaileena gertatzen ari dena beti ozen esatea da.

— rosa luxemburgo

 

Emakume filosofoak
institutuetan.

Bazen garaia!

2021-2022 ikasturtetik aurrera, José Ortega y Gasset / Jürgen Habermas bikotea programatik desagertu eta Simone de Beauvoir / Hannah Arendt bikotea izango dugu Batxilergoko Bigarren mailako Filosofiaren Historia ikasgaian. Aldaketa hori Unibertsitateko Sarbiderako Batxilergoko Ebaluaziora eraman da.

Epigrafeak ezagutzeko, testuak eskuratzeko, proba ereduak ikusteko eta gaia prestatzeko informazioa eta materialak topatuko dituzu karpeta honetan.

2023