euskadiko filosofia olinpiada

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da.

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da.

2023/2024

AISIA

 

 

Txanpona airean da.

2021/2022

Transhumanismoa:
Gizateriaren hobekuntza ala amaiera?

 

 

Txanpona airean da.

Zorroztu
adimen hori.

 

AISIA 

  • AZPIGAIAK desagertu dira, ikasleen memorizazioa ekiditeko.

Data garrantzitsuak:

  • 2023ko otsailaren 2an: Ariketak entregatzeko eguna. 
  • 2023ko martxoaren 15eanSari banaketa, tokia zehazteke. EUSKADIKO FILOSOFIA OLINPIADA FINALA
  • 2023ko apirilaren 19-20an: OFEren finala, Bilbon. ESTATU MAILAKO OLINPIADAREN FINALA fase autonomikoaren irabazleentzat.
 
Adi, irakasle! Zuzenketekin laguntzeko prest bazaude, izena eman HEMEN! Halaber, BALIABIDE interesgarririk partekatu nahi baduzu, ongietorria izango da.
  • Informazio gehiago hemen.

    ***

    Olinpiada DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasle guztiei eskeinita dago, eta lau modalitate ezberdin ditu: iruzkina, dilema morala, bideogintza eta argazkilaritza.

    Olinpiaden helburu nagusia filosofia ikasleen errealitatera gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea, aldi berean kurrikulumeko edukiekin lotura duten gaiak landuz. Modu berean, Olinpiadek irakasleen arteko harremanak estutzen dituzte eta unibertsitatearekiko komunikazioa indartzen dute. Olinpiaden ondorioz euskal gizartean, hausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzen dira.

    EAEko Olinpiada 2018an sortu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Agora Elkartea eta REF-aren laguntzarekin. 

    Horrez gain, Euskadiko Filosofian Litzentziatu eta Doktoreen Elkargo Ofiziala, Elkar, ANTI, Joker, Zinco Freak Center eta Louis Michel liburudendek ere parte hartzen dute.

2023